Mie ogia (Iban Yarzaren errezeta)

Gallery

This gallery contains 4 photos.

Ez dugu ogi gehiegirik jaten etxean, baina gosarirako bai gustatzen zaigu noizean behin tomatearekin, Philadeplhia gaztarekin… jateko zeozer edukitzea — eta bestetan, entsaladako tomatearen salda garbitzeko ere bai. Horregatik azkenaldian moldeko ogia bakarrik erosten genuen, eta Thermomixa daukagunetik, etxean bertan … Continue reading

Oilasko saldarako kontzentratua

Askotan izaten dugu (batez ere orain, negua datorrela) afarian salda bero-bero bat hartzeko gogoa… baina dendan erosten ditugun pastilla horiek ez dute ba zapore bereziki goxorik izaten. Thermomixarekin kontzentratua prestatu dut amonaren zoparen errezetan oinarrituta, etxeko oilasko salda zaporetsua di-da batean prestatzeko, gogoa dugunean (Velocidad Cuchara-tik egokitua).

Osagaiak

  • 6 oilasko hegal (baserriko oilaskoa bada, hobe)
  • 200g barazki. Porrua, azenarioa, tipula, apioa eta baratzuria, adibidez.
  • 50g ur
  • 100g gatz
  • laurel orri bat
  • bestelako belarrak, nahi izanez gero

Prestatzeko

  1. Sartu barazki guztiak eta belarrak basoan, eta zatitu 10 segundo, 5 abiaduran.
  2. Gehitu oilaskoa, gatza, ura eta laurela, eta programatu 30 minuto, 2 abiaduran, Varoma tenperatura. Utzi kubiletea jarri gabe; saskitxoa jarri nahi izanez gero, zipristinik atera ez dadin.
  3. Oilasko hegalak atera eta azala eta hezurrak kendu. Haragia buletatu berriro basora eta, kubiletea jarrita, nahastu minutu 1, 10 abiaduran. Ontzi batean atera eta utzi hozten.

Izozkailuan gorde daiteke, izotz kubitoak egiteko bandeja batean, eta zati bat atera behar den guztietan. Dena den, hozkailuan ere hilabeteak iraungo du, eta erosoagoa izan daiteke; behar den bakoitzean, goilarekada txiki bat erabili 500g urekin.

Velocidad Cuchara-n Nespressoko kapsulak berrerabiltzen dituzte kontzentratu hau izozkailuan gorde eta monodosietan erabiltzeko. Ideia kuriosoa!